Este es el texto en euskera que se ha enviado a diferentes medios online escritos en esta lengua y a bloggers para que difundan el proyecto.

Saray Li-ri elkartasuna adierazteko mugimendua sare sozialen bidez

Saray Li Kanariar Irletan, Lanzaroten, bizi den neskato bat da. Guangxiko txinatar printsesa da bera, haizearen printsesa. Hain gaztea izanik, Saray Li borrokalari bat da ere. Buruko tumore batek sortutako minbizi larri baten aurka egiten dabil 2010etik. Gehiegizkoa ume hain txiki batentzat. Bide luze eta gogorra jasan du eta zentzugabekoak diren egoera asko jasan behar izan ditu. Ez dago arrazoirik ume bati horrelakorik gertatzea justifikatzen duenik.

Gaixotasun hau dela eta, azken urtea Madrilera behin eta berriro bidaiatzen eman du, bere familia, lagun eta ikastetxeko lagunengandik banatuta egon behar izan du. Tratamendu eta ebakuntza gogorrak jaso ditu, irribarrea galdu gabe.

Bere gurasoak, Manoli eta Beni, ez dute etsi eta ez dute etsiko. Gauzak ez dira espero bezala gertatu eta berriak ez dira onak, baina ez dute etsiko orain. Beraiek esaten duten moduan, munduko beste puntara joan ziren bere bila, eta berari laguntzeko berriro behar den lekuraino joango dira.

Orain Saray Lik terapia alternatiboak behar ditu. Tratamendu bide berri bat hasiko du orain, berriro Lanzarotetik kanpo bidaiatzen, seguruenik. Eta gure laguntza behar du ere, maila guztietan. Guztiok lagundu dezakegu; batzuk diruaren bidez, beste batzuk orduak ematen, informazioarekin, kontaktuekin. Eta ziur guztiok indarra ateratzen dugula laguntza eskeintzeko, norberak ahal duen moduan. Laguntza guztiek gehitu egiten dute.
Saray Li gure haizearen printsesa da. Bidai eta borroka honetan lagunduko diogu. Guztiok egin dezakegu zerbait. Lagunduko diguzu zuk ere?

Bloga eta sare sozialak

Ekimen guztiak bideratzeko blog bat sortu da: https://laprincesadelviento.wordpress.com

Blog honetaz aparte, sare sozialen bidez hainbat ekimen jarri dira martxan: diruaren biltzea, Facebook-eko talde bat eta sare sozial ezberdinetan profiletan elkartasuna adierazteko irudien zabaltzea.

Horrela, laguntzeko eta elkartasuna adierazteko modu ezberdinak zabaldu dira:

  • Dirua ematea: AFAC eta AFAIC elkarteek jaso den dirua modu egokiaz bideratuko dute. Kontu korronte zenbaki bat eta Paypal-eko kontu bat ere zabaldu da hau aurrera eramateko. Jasotzen den diruarekin burutzen diren behar edo tratamenduen berri blogaren bidez zabalduko dira.
  • Facebookeko taldea: mezu bat utz dezakezu elkartasuna adierazten
  • Saray Li zure profilean: erakutsi Saray Lirekiko elkartasuna sare sozialetan. Sare sozial ezberdinen profiletan elkartasuna adierazten duen irudia zabaldu dugu.

Sare sozialen balioa

Honelako ekimenek sare sozialek daukaten balioa frogatzen digute. Dagoeneko, baliabide hauen bidez, lau egun eskasetan milaka lagun mobilizatu egin dira, bai estatuan eta bai mundu mailan. Blogaren bidez kasua ezagutzera eman da eta milaka elkartasun mezu jaso dira.

Diruari dagokionez, azken hiru egunotan 1000 eurotako laguntza jaso da. Honekin, Saray Li-k orain hasitako lehenengo hilabeteko tratamendu homeopatikoari aurre egin ahal izango dute. Ekimena Euskal Herriko, Catalunyako eta Canariaseko adoptatzaile famili talde batek jarri zuen martxan. Batzuk sare sozialei esker ezagutu dute elkar eta ez dute inoiz ere pertsonalki elkar ikusi. Bi egun eskasetan martxan jarri dute dena eta internet erabiltzen ari dira kasuaren berri emateko eta proposamenak bideratzeko.

Sare sozialak izango dira dudarik gabe hurrengo hilabetetan ere ekimen honen protagonista eta arduradun. Oraingoan, hedabide eta baliabide tradizionalak atzera geratu dira.

Anuncios